NORTZUK GARA

1998. urtean, Gasteizko txalapartari talde batek, gure herrialdean musika tresna honen inguruko ezezagupena ikusita, antzinako komunikabide euskaldun honen aldeko ekintza bat antolatzeko une egokia zela pentsatu genuen. Helburua, txalaparta Araba mailan bultzatzea zen alegia. Ildo honetan, lehenengo Txalaparta Maratoia sortu zen.

Egun horretatik eta gaur arte, Txalaparta Maratoiaren Koordinakundea, edo berdina den TXALAMAKO, tinko ibili da etsi barik, egur hauen soinua geroz eta presenteago egon dadin gure herrialdean.

Esan beharra dago, Txalamako ez duela inolako laguntza instituzionalik jasotzen eta irabazi asmorik gabeko kolektibo bat dela. Izan ere, bildutako diru guztia, antzinako komunikabide honen hedapena laguntzen duten ekintzen burutzapenera luzatzen baita.

Crea una web o blog en WordPress.com

Subir ↑

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar